LUZERA: 11.4 KM.
DENBORA: 3 1/4
ZAILTUSUNA: ERDI-ZAILA
OHARRAK:
Gutxitan erabili eta ia bertan behera utzita dauden bideetatik egiten den ibilbide honek Asteasuko eta Alkizako haranen ikuspegi ederrak eskainiko dizkigu.
AIPATZEKOAK:
LOTURAK:
Erniorako igoera. Hirumugarrietako lepora iritsi baino lehen bidegurutze bat dago (5.1 km - 715). Eskuinetara hartu eta bat egin Alkizatik datorren bidearekin (5.4 km - 805). Igoera motz batetik leku zelaiago batera iritsiko gara, Manda iturriaren ondotik igaro eta Zelatunera iritsiko gara (6.2 km - 841). Gero, 10 ibilbidean emandako oharrak kontutan hartuz, Erniora igo (7.4 km - 1078).
14 ibilbidearekin ere txandakatu daiteke, hori eginez gero Alkizara jaitsiko gara. Gero, horrela adierazita dago 16. txangoan, erraztasun osoz joan gaitezke oinez Alkizatik Larraulera.
AUKERAK:
Ibilbidea nabarmen moztu daiteke, 3.2 kilometroan beheraka doan pistatik ezkerretara hartu eta Larraulera itzultzen baldin bagara, txangoari 4.7 kilometro kenduko dizkiogu.
0.0 km. - (235) Larraulgo plaza (ikus 11 ibilbidean herriguneko eraikinei buruz emandako oharrak). Herrigunearen goiko aldean, errepidea hartu eta berehala bidegurutze batera iritsiko gara, hemen ezkerretara hartu beharko dugu.
0.2 km. - (255) Bidegurutzea. Eskuinetara jarraitu.
0.6 km. - (280) Agerre Zar baserriaren ondoko bidegurutzea. Errepidean aurrera jarraitu. Fatxada nagusian perratoki berri eta bitxia duen baserri hau gainditu ondoren antzinako bide bat topatuko dugu eskuinetara. Hortik jarraitu, berehala eskuinetara hartu eta piskanaka igotzen joan. Bide zahar honek Murgileko kaskoa bere Iparraldetik inguratzen du eta aurrerago eta pinudi bat gurutzatu ondoren
1.9 km. - (405) goiko pista batera helduko gara. Hortik jarraitu mendebalderantz.
2.4 km. - (435) Bidegurutzea. Ezkerretara ateratzen den bideska utzi eta aurrera segi, zertxobait aurrerago lurrezko bi ezpoden artean sartuta geratzen den bide nagusitik barrena.
2.8 km. - (470) Pistaren adar bat ateratzen da eskuinetara, toki zelai batetik barrena. goraka doana hartuko dugu, eta hortik berehala dagoen Agillegi lepora iritsiko gara. Aurrerago joan eta
3.2 km. - (515) ezkerretara jaisten den pista baten bidegurutzera helduko gara. Hori izango da itzulerako gure ibilbidea. Oraingoz, aurrera jarraituko dugu.
3.5 km. - (550) Bidegurutzea. Erraz ezagutuko dugu, bertan honakoa dioen hilarria baitago: Juan Ignacio de Aranburu y Zabala, de Alquiza, 4-12-1873. Ezkerretako ibilbidea itzulerako erabiliko duguna da. Horrenbestez, aspaldiko herribidetik jarraituko dugu. Aurrexeago, pagaditxo bat dago eskuinetara, hori igaro eta tarteko pago batzuk dituen alertzezko inguru batean saruko gara. Hemen lasterbidea har dezakegu, galtzeko inolako arriskurik gabe, berriro bertara azalduko baikarra.
4.5 km. - (700) Mugertza izeneko inguruan leku garbi eta zabal batera ateraz. Aurreraxeago, tarteka dauden eta Larraul eta Alkizaren arteko muga seinalatzen duten azal zuriko urki batzuk adierazten digute Urkidi izeneko parajean gaudela. Geroz eta lausoagoa den bidea Hirumugarrietako lepo aldera doa.
5.1 km. - (725) Beste bidegurutze bat. Eskuinekotik Zelatunera eta Erniora joko dugu (ikus proposatutako loturak). Ezkerretara, aldapa gogor baina motza igo ondoren
5.3 km - (725) Hirumugarrietako lepora iritsiko gara, Ernio tontorraren azpian dago eta Larraul, Alkiza, Albiztur eta Errezilen arteko muga da. Larraulera itzultzeko, Ekialderantz jarraituko dugu Alkizarako bide garbia, adi ibiliz
5.7 km. - (740) hurrengo bidegurutzean. Ezkerretara ateratzen den bidea, beheraka doa eta oso utzia dago. Garrantzizkoa dugu bide hau hartzea. Erreferentzia gisa, esan behar da bidegurutze hori hareharrizko horma altxatzen den pagaditxo bat baino lehen dagoela. Horra iristen bagara, atzerantz jo beharko dugu 50 metro inguru ibilbide egokia hartzeko. Bidezidorra hartu, haranetik barrena berehala jaitsi eta
6.4 km. - (590) erreka bat gurutzatuko dugu. Inguru hontan arreta handiz segi bidea ez galtzeko eta aurrera jarraitu. Bidea, hementdik aurrera, zelai-zelai doa Agotako mazelatik barrena, Urdanesiko harana beheran utziz. Horrela, Alkizako haranak dituen ikuspegi ederrak aurrez aurre izanik,
7.2 km. - (575) itxitura batera iritsiko gara. Bidea harrizko bi harresi txikiren artetik doa, ezkerretara bapatean jaitsi eta
7.6 km. - (550) gorakako ibilbidearekin duen bidegurutzera iritsiko gara,hain zuzen ere hilarria zegoen lekura (3.5 kilometroa). Hortik beheraka jarraitu harik eta
7.9 km. - (515) eskuinetara bidegurutzea topatu arte. Iturriburutako haranetik barrena beheraka doan pista hartu.
8.2 km. - (450) Bidegurutzea. aurrera jarraitu eta
8.4 km. - (435) gaur egun bertan inor bizi ez den Goenaga baserrira iritsiko gara. Ibilbidea baserriaren beheko aldetik jarraituko dugu, Lizaso baserria izan zenaren aurrien ondotik pasaz.
9.4 km. - (390) karobi batetara hurbilduko gara, partikular batek erabat eraberritu du eta garbi ikus dezakegu honek duen egitura. Metro batzuk aurrerago aspaldiko baserri baten aurriak daude, pistatik aurrera joanez
9.6 km - (365) Arpide Garai baserrira iritsiko gara, baserri hau Alkizakoa da baina eguneroko bizitzan Larraulekin lotura handiagoa du. Bertarako pistatik gora hartu
9.9 km. - (390) lizar bat duen bidegurutzera eta errepideak bira hartzeko duen lekura iritsiko gara. Errepidetik joanda Larraulera jaitsi badaiteke ere, interesgarriagoa da bidezidor batetik barrena aurrera jarraitzea, aldapa zuzenean jaitsiz. Gure eskuinetara dagoen Argibel baserrirako pista gurutzatu eta beheraka jarraituko dugu harik eta
10.3 km. - (320) Gorotzun baserriko inguruetan dagoen errepidera iritsi arte. Bertatik jarraitu eta ibilaldi eroso bat eginez
11.4 km - (235) Larraulgo plazara iritsiko gara.