Katilu-Txulo elkartea 2000garren urtean sortu zen, Larraulgo herri bizitza eta kultur ekintzak sustatzeko asmoz, eta bi zeregin hauek makatu dute bere ibilbidea urte hauetan.
Katilu-Txulok 40 bazkide ditu gaur egun, bai emakumezko zein gizonezko, eta bere kokapena Udaletxeak utzitako lokal batean du, Udaletxearen azpikaldean bertan.
Mugimendu haundiko elkartea da eta bere aktibitate guztien artean nabarmenena Azaroan antolatzen duen aste kulturala da. Bertsoafariak, bideo emanaldiak, afari herrikoiak, mendi irteerak...eta beste haimbat ekintzek jende asko erakartzen dute beraien gozamenerako.
Katilu-Txulo herrian antolatzen diren beste ekintzetan parte artzeagatik nabarmentzen da, bai bere kideen parte artze zuzenagatik zein bere lokala ekintza hoiek aurrera eramateko uzteagatik.
Mankomunitate hau herrian hainbat kurtso antolatu eta kudeatzeaz arduratzen da. Yoga klaseak, informatika klaseak, belar medizinalenak....Horretarako udaletxeak uzten dizkion baliabideak erabiltzen ditu, hala nola kultur etxe berria edo KZGuneko informatika gela.
Norbaitek kurtsoren bat antolatu nahi badu mankomunitate honekin edo udaletxearekin kontaktuan jarri daiteke eta gustora lagunduko diote.