Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2010/06/08
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Larraul

?

Gi116-Larraul 

GI116-Larraul

Ibilbide hau Larraulgo plazan hasten da. Eskailerak jaitsi eta Larrañaga baserriraino jaitsiko gara errepidetik. Hortik Beobide-erdikora jaitsiko gara eta ezkerretara hartuz Zarauztik Tolosako bide zaharrari ekingo diogu. Aierdi errekara iristen garenean eskuineko bidea hartuko dugu Txuringadiko errotara jaisteko. Zubia zeharkatu eta errepidean gora egingo dugu ezkerretara dagoen lehen bidegurutzera arte; hortik Usarrabi errekari jarraituko diogularik. Errepidea albondo ederrez inguratutako mendi-bide bihurtzen da eta Iranzuena zentrala zeharkatzen du. Erreka zeharkatuz Olazar burdinola izan zenaren hondakinak ikusiko ditugu. Errekari jarraituz eta Sanson harria atzean utziz, laster iritsiko gara Olatzaga baserrira igotzen den gurdi-bidera. Horren arkua zeharkatu eta Txorroalde iturrira iritsiko gara; hortik Goineta baserrira joko dugu. Goineta-barrenan herrira doan bide bat hartuko dugu.



Perfila

Distantzia: 7.4km
Iraupena: 2 ordu eta 15 min
Altuera: 175m
Zailtasuna: ertaina


| San Esteban plaza s/n - (20159).Telefonoa: 943 693042 Faxa: 943 693623 | © Larraulgo Udala. IFK P2005200G