Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2010/06/08
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Larraul

?

Larrauldik - Murgilera 

LUZERA: 6.1 KM.
DENBORA: 1 1/2
ZAILTASUNAK: ERDI-ERRAZA

OHARRAK:

Ibilaldi motza, baina ez aldaparik gabea, Larraulgo inguruak ezagutzeko aukera emango digu, haranak duen ikusmira ederreneko begiratokia igoz: hau da, Murgilera.

AIPATZEKOAK:


  • Larraulgo plaza, batez ere San Esteban eliza.
  • Larrunbide baserriak.
  • Anselmo Larrrarteren makilak eta eskulanak.
  • Murgiletik ikusten en paisaia

PLAZAN ZEHAR:

San Esteban eliza da gehien nabarmentzen den eraikuntza plaza honetan. Aiztondoko haraneko eredua gordetzen du, guztien artean xumeena baldin bada ere. 1540 urtetik aurrera eraiki zen aspaldiko tenplu-gotorleku baten gainean, horrela jasota dago 1350eko agiri batean, mende horretan zehar eraberritu egin zen, hortik datozkio oraindik duen gotorleku ituxura, dituen horma sendoak eta horietan ageri diren gezileihoak. Eraikinean nabarmena da honen solairu errektangeluarra bere zortzialdeko presbiterioa eta koru aldetik erantsitako dorre karratua, haran osoan ohizkoa den gisan. Dorre hau Domingo Larrunbidek eraiki zuen XVI. mendean. Kanpo aldean idi begi handi bat du elizarako sarrera nagusian. Zimitorioan -alboan dago, itxia da eta sabaia habeduna du-, erdipuntuko arkudun portada du eta bertan maineldun leihate bikoitza, gaur egun itxita dago. Arku zorrotz batez inguratutako sarrerako oraingo atetik sartzen da hiru tarte dituen nabe bakarreko eraikinera. Lehenengo biek gurutzeriazko ganga ederrak dituzte, Domingo dogaratek eraiki zituen 1550 urte inguruan.

Herrigunearen beheko aldean, Erretoretxe eraikina tppatuko dugu, erraz ezagutuko dugu fatxadan duen eta honakoa dioen D.A.Y.R. 1831 maltako gurutzeagatik. Egitura ederreko eraikina da eta harlandu onekoa. Oso hurbil Arpirene dugu, oso antzekoa eraikuntzako ezaugarriei dagokienez, horrez gain harlanduzko katea du solairuartean, 3 barlasai lerroan, kasetoidurazko habeak edo kapirioak dituen estalkia eta kanpoko fatxadan burdinezko barandu duen harlanduzko balkoi ederra.

Herrigunetik zertxobait urrunago (200 m. inguru) Zabaleta baserria dago, honek leiho konopiala du Iparmendebaldera duen fatxadan.

0.0 km. - (235) Larraulgo plaza. Ibilbideari hasiera emateko, herrira iristeko errepidea hartuko dugu eta hortik behera jaitsi

0.8 km. - (185) eskuinetara dagoen bidegurutzera arte. Galtzeko inolako arriskurik gabe jarraituko dugun bide asfaltatua da.

1.1 km. - (200) Larrunbide Aldekua edo Labakane baserria. Larrauleko zaharrena omen da, arku zorrotza du, aspaldikotasunaren lekuko. Alboan Larrunbide Erdikoa du, bideak

1.4 km. - (200) Larrunbide Etxeberriraino (Arrilleta) jarraitzen du, baserri eder honetan bizi da Anselmo Larrarte, zura lantzen duen artisau trebea. Eraikin honetan ikustekoak dira zurezko bilbeak dituen fatxada zoragarria, zurezko barlasaiak, kasetoidurazko teilategalak, jabaloi makurrak eta ganbara irekia. Baserriaren ezker aldetik belardi artean goraka doan bidea hartuko dugu, Andrezketa baserria kokatuta egon zen zelaira iritsi, granja baten behe aldetik igaro eta hau inguratzen duen bihurgunea hartuz

2.1 km. - (295) etxalderako errepidera iritsiko gara. Errepidean sartuko orduko ezkerretara dagoen gorakako bidea hartu eta zertxobait gorago berehala dagoen bidegurutzean ere ezkerretara hartu. Goraka igo eta leku zelaiagoa den belardi batzuetara aterata

2.9 km. - (390) errepide txiki batera helduko gara. Hortik gora jarraitu.

3.1 km. - (410) Bidegurutzea, ezkerretara geratzen da Gurutzeaga baserria. Ezkerretara hartu, etxe ondotik igaro eta lurrezko pistatik jarraitu

3.3 km. - (425) lepo baten ingurura iritsi arte. Eskuinetara, deposito berri baten ondotik, bide bat irteten da eta maldatik barrena igoz hurbil dagoen

3.6 km. - (466) Murgileko tontorrera iritsiko gara, tontor honek gurutzea eta tximistorratza ditu eta haranaren alde honen begiratoki aparta da. Paisaia ikusi ondoren, lehen etorritako bidetik itzuli

4.1 km. - (410) Gurutzeaga baserriaren ondoko bidegurutzeraino. Aurrera jarraitu asfaltutako bidetik barrena, Izagirre baserria ezkerretara utzi eta jaitsiera polit batetik barrena abiatuko gara.

4.7 km. - (355) Agerre Berri baserria. Orain dela urte gutxi batzuk eraberritu zen baserri honek harlandu ederrak ditu.

5.1 km. - (315) Gorotzun baserria, zurezko bilbeak ditu. Asfaltatutako bidetik jarraitu, beti beheraka eta galtzeko inolako arriskurik gabe iritsiko gara

6.1 km. - (235) Larraulgo plazara.


| San Esteban plaza s/n - (20159).Telefonoa: 943 693042 Faxa: 943 693623 | © Larraulgo Udala. IFK P2005200G