Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2010/06/08
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Larraul
    Laguntza

Jatetxeak 

Ostatu jatetxea


Asteasu gainean dagoen herri txiki honek, asteburuetan atseden hartzeko aukera paregabea eskaintzen dizu.

Bertara hurbilduz gero, "Ostatu" jatetxea bisita dezakezue. Jatetxe honetan kalitatezko zerbitzua izango duzu gehiegi ordaindu gabe. Ostatuko nagusiek, Tomas eta Gemak, ondo baino hobeto zainduko zaituzte.

Haurrak dituzten familientzat oso leku aproposa da. Izan ere, inguruan dauzkan parke, plaza zein frontoia, txikiek jolasteko gune paregabeak dira eta gurasoak, bitartean, lasai eta solasaldian egoteko aukera dute.

"Ostatu" jatetxeko sukaldeak plater goxo-goxoak ditu bezeroak goza dezaten: Pintxoak, plater konbinatuak, denetariko entsaladadk, ogitartekoak, sandwitchak, haurrentzako menuak...Ohiko kartaz gain, jatetxeak bezeroaren premietara egokitutako menuak ere prestatzen ditu, hala nola, denetariko paellak, bertako babarrunak, arkumea, arrainak.

Bezero guztien nahiak ase eta pozik uztea da gure helburua. Guregana etortzen denak etxean bezala jango du, dudarik gabe.

  • Helbidea: San Esteban z/g (20159-Larraul)
  • Telefonoa: 943-69.18.55
Goiz-Argi jatetxea

Herriko plazan dagoen jatetxe honek gure jakiez gozatzeko leku ezin hobe bat eskaintzen du, bezeroen gozamenerako ingurune ikusgarri batean.

  • Helbidea: San Esteban z/g (20159-Larraul)
  • Telefonoa: 943-69.28.67(Asteburuetan bakarrik irekita)


| San Esteban plaza s/n - (20159).Telefonoa: 943 693042 Faxa: 943 693623 | © Larraulgo Udala. IFK P2005200G